AGA 1990eko maiatzaren 21ean sortu zen, eta bere helburu nagusia, beste edozein lan-diziplina bezain beharrezkoa den gure kolektibo profesionalaren garrantzia zabaltzea eta gizarte osoa (enpresak, kontsumitzaileak, hezkuntza-arloa, erakundeak, etab.) sentsibilizatzea da.
Diseinu grafikoa alferrikako gastua ez dela transmititzea, gauzak ulertzea, ezagutzea eta zabaltzea errazten duen inbertsioa dela, egunerokotasunaren eta ohiz kanpokoaren parte dela. Lanbide gutxik dute gureak adinako presentzia eguneroko bizitzan.