Kide diren elkarteentzako zerbitzuak

  • READek, , hitzarmenak eta lankidetza-harremanak dituen erakunde eta enpresetatik sortzen diren aukeren berri ematen du lehentasunez.
  • Kide diren elkarteek, READen plataformak Interneten erabiltzeko eskubidea dute, haien jarduera nazionalak ikusarazteko eta zabaltzeko.
  • READek baliabideen bilaketan laguntzen du, bere kideek era aktiboan parte  hartzeko bultzatzen eta antolatzen dituen proiektu eta jardueretan.
  • READek babesten, sustatzen eta antolatzen dituen proiektuek berekin dakartzaten finantzaketaren onura ekonomikoak banatzen ditu.
  • READek kide diren elkarteen eskura jartzen ditu prestakuntza-jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak, argitalpenak eta diseinuaren aldeko bestelako jarduerak autonomiaz antolatzeko dituen informazio eta kontaktu guztiak.

Sektorearen ordezkaritza eta aldarrikapena

  • READizateak, diseinu eta diseinatzaile espainiarrei buruzko diskurtso oso aberatsa sektore anitzekoa izategatik, deszentralizatua eta adostua elkarlanean egiteko aukera ematen du. 1.000 diseinatzaile inguru gara orain arte kide izan diren hamahiru elkarteek ordezkatutakoak.
  • READek bazkideen ahotsa entzunarazi nahi du, bai Espainian, bai Europan eta nazioarte mailan.
  • READek diseinatzaileentzako enkargu profesionaleko eskaeretan jardunbide egokien garrantzia eta Icograda, ICSID eta IFI/IDA bezalako nazioarteko erakundeek egindako gomendioak zabalduz egiten du lan.

Diseinuaren kultura 

  • READek irmo babesten ditu prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak. Bazkideek topalekua aurkituko dute READen, komunitate irekia eta anitza, lankidetzan aritzeko eta eboluzionatzeko irrikitan dauden sortzaileekin.
  • READeko bazkide guztien zeregin nagusietako bat gizartea diseinuaren eta diseinatzaileen garrantziaz sentsibilizatzea da, gure egungo gizartearen erronkak bideratzen laguntzeko. READek asmo hori jasotzen du, ahal duen neurrian, anplifikatzeko eta erabaki-eremuetara helarazteko.