Abenduak 23

Hitzarmena Galiziako Xuntako XERArekin

READek eta Galiziako Xuntak, Axencia Galega da Industria Forestal (XERA) entitatearen bidez, FSWD/Identidad y Territorio erakusketari lotutako akordioa sinatu dute, bi helbururekin: batetik, diseinua enpresetan sartzea elementu eraldatzaile gisa, eta, bestetik, Galiziako egurra diseinurako elementu gisa zabaltzea.  

Albistearen esteka: https://www.designread.es/los-convenios-de-read-con-la-xunta-de-galicia-y-wdc-valencia-2022-marcan-el-inicio-del-nuevo-ano/

Ekainak 18

Di_Ca elkarteak bat egiten du READekin

Asociación de Profesionales y Empresas de Diseño de Canarias elkarteko bazkideek aho batez onartu dute READekin bat egitea, hainbat urtez harekin lankidetzan aritu ondoren. Horrela, READ osatzen duten elkarteak 12 izango dira.

Albistearen esteka: https://www.designread.es/di_ca-aprueba-en-asamblea-extraordinaria-su-adhesion-a-read/

Ekainak 15

‘Diseinuaren aldeko Itunaren’ aurkezpena

Espainiako diseinuaren ekosistemako sei erakundek (READ, Diseinu Elkarteen Espainiako Sarea; FAD, Fomento de las Artes y del Diseño; BcD, Barcelona centro de Diseño; FMRE, Foro de Marcas Renombradas Españolas; CADI, Centro Aragonés de Diseño Industrial eta València Capital Mundial del Diseño 2022) «Diseinuaren aldeko Ituna» bultzatzen dute, gure herrialdea eskatzen ari den ekonomia- , gizarte- eta ingurumen-eraldaketan diseinuari eginkizun estrategikoa emango dion «Diseinuaren Estrategia Nazionala» ezartzean kohesio handiagoa lortzeko.


Webgunerako esteka: https://pactoporeldiseno.es

Albistearen esteka: https://www.designread.es/un-pacto-por-el-diseno-necesario-para-contribuir-a-la-transformacion-economica-social-y-medioambiental-de-espana/

Martxoak 13

Dag (Galizia) READeko lehendakaria

Asociación Galega de Deseñadores (DAG) elkarteak READen lehendakaritza hartu du Batzar Nagusian, lehen aldiz online egindakoa.. Estatutuetan xedatzen denez, lehendakaritza bi urtean behin txandakatzen da. Beraz, 2021erako eta 2022rako agintaldi berria DAGi dagokio, Uqui Permuik ordezkatuta. Lehendakaritzaordetza Cuenca Diseñak hartu du, Juan Lazarok ordezkatuta; 2. lehendakaritzaordetza ADCVk, Vicente Gallerak ordezkatuta; idazkaritza EIDEk, Benicio Aguerreak ordezkatuta; eta diruzaintza La Exprimidorak, Cristina Cavallerrek ordezkatuta.


Albistearen esteka: https://www.designread.es/dag-presidira-read-durante-los-dos-proximos-anos/