Plataforma Tecnológica Española de Envase y Embalaje izenekoa ontzien eta bilgarrien industriaren interesak biltzeko topagune bihurtzeko helburuarekin, eta inplikatutako eragile guztien arteko lankidetza bultzatzeko eta sustatzeko bokazio argiarekin sortu zen. 

PACKNETek ezagutzaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustua egiten du, epe luzerako proiekzioarekin, lehiakortasuna eta bikaintasuna lortzeko funtsezko tresna gisa.


Diziplina anitzeko lanerako foro ireki gisa dago eratuta, sektoreko enpresek eta enpresa-elkarteek gidatuta. Gainera, zentro teknologikoen, ikerketa-erakundeen eta unibertsitateen euskarria du, eta ontzien eta bilgarriaren balio-katearen arloan interesak dituzten erakunde eta enpresa guztiei irekita dago.