- DiEx irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bertako diseinatzaileak ordezkatzen ditu enpresen eta erakundeen aurrean, diseinuari dagozkion arloak edozein izanik ere.
Elkartearen helburu nagusiak dira diseinua bere jardueraren bektore nagusitzat duten, etorkizuneko profesionalak trebatzen dituzten, beren lehiakortasuna areagotzeko diseinuarekin laguntzen duten, eta, azken batean, diseinua gure gizartearen hobekuntza sozial, kultural eta ekonomikorako bide nagusitzat jotzen duten pertsona, enpresa eta erakunde guztiak biltzea, ordezkatzea eta sustatzea.